4.11.2026

Arteen Artean : egitaraua egunez egun [EUS]

Arteen Artean, Iparraldeko Kontserbatorioaren urteroko hitzordua da, euskal hizkuntzaren, sorkuntzaren eta praktika artistikoen inguruan, gure kulturaren balorizazio eta transmisiorako pentsatua.
Edizio berri honek, bostgarren urtea markatzen du, Arteen Artean, arte desbesdinen topagunea da eta sorkuntza artistikoa eta horrekin dugun harremana berriz galdezkatzeko, esperimentatzeko eta birpentsatzeko parada. Denentzat, eta bereziki ikasleentzat edo sektoreko profesionalentzat pentsatua, programazioa urtero berritzen da, euskal musika, dantza edota antzerkiari buruzko ikuskizunekin, hitzaldiekin, topaketekin, ate irekiekin eta tailerrekin. Iparraldeko Kontserbatorioko 150 urteak direla eta, ikastetxeak, bi gau bereziren bitartez,lurraldeko bi figura saihetsezinei omenaldia
eginen die : Xalbador eta Joseba Tapia.
Horren gauzatzeko, Iparraldeko Kontserbatorioak gure kulturarentzat balio eta anbizio berdintsuak dituzten hainbat partaideekin bat egiten du: Errenteriako Herri Arte Euskola eskola, Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionala, Euskal Kultur Erakundea/Etnopoloa, Euskal Dantza Federazioa (IDB) eta Euskal Hirigune Elkargoa (CAPB).

Deskubritze on !

Egitaraua egunez egun >> 

AZAROAREN 27 a ASTEARTAREKIN

Herri musika, herri dantza eta euskal/okzitandar antzerkiaren inguruko topaketa  

 ➡  Conservatoire Maurice Ravel Pays basque (Baiona)

10:00 > 12:00

Topaketa honek, Kontserbatorioaren eta Departamenduko Kontseiluaren arteko partaidetzan proposatua, Departamenduko irakaskuntza eta praktika artistikoen eskemaren obratzean parte hartzen du. Arte irakaskuntzetako eragileak, praktika amaturrak eta sorkuntza profesionalaren eremukoak bezainbat aipatzen ditu, diziplina tradizionalen alde lan eginez.

 

AZAROAREN 18a ASTEAZKENAREKIN

Etnopoloaren kolokioa « Guilcher funtsa : Mugimendua filmatu, dantza pentsatu »

 ➡  Baionako mediatekan

9:00 > 17:15

Euskal etnopoloak antolatu kolokioan, Jean-Michel Guilcher etnologoak 1960-70 hamarkadetan Euskal Herrian eta Biarnoan egin filmak argitan emanen dira. Funts horrek ohidura dantzatuaren ezagutzan nola eragiten duen gogoetatuko dute hainbat ikerlari eta dantzarik

18:30 > 20:00

Guilcher funtsako filmen proiekzio musikatu, dantzatu, eta komentatua. Iparraldeko Kontserbatorioa eta Paueko kontserbatorioko ikasleekin

AZAROAREN 20tik, 23ra

Harri Xuri Dantzan

➡  Harri Xuri (Muhuso)

Azaroaren 20an > 20:30

UMA (Hegaldaka) ikusgarria + GIPUZKOAKO DOINU ETA URRATSAK (GoizAldi – Donosti) ikusgarria

Azaroaren 21an > 20:30

HARILKA (Leinua) ikusgarria + SOINÜ BARATXURI (Berritza)ikusgarria

Azaroaren 22an > 17:00

MASTERKLAZ XIBERO ikusgarria + AZTARNA (Ataitze) ikusgarria

 

AZAROAREN 25an ASTEAZKENAREKIN

Euskal dantza kurtsoen ate irekiak

➡  Conservatoire Maurice Ravel (Baiona)

17:00 > 21:30

Pusa estudioko atea eta ezagutu euskal dantza uztartzen duten Zabala modulua eta 3.zikloko dantzariak.

Txartelak erreserbatu

AZAROAREN 26an OSTEGUNAREKIN

« Esperimentazioak eta dantza bitartekaritza praktikak »

➡  Henri Grenet entzunaretoa (Baiona)

 

09:00 > 17:00

Dantza bitartekaritza eta publikoarekilako harremanari buruzko topaketa profesional hau DOBLA mugaz gaindiko proiektuaren kari antolatua da.

Egitarauean izanen dira :
• > “Dantza bitartekaritza esperimentazio eta praktikak : publiko eta ikuspegi aniztasuna » mahai-ingurua
• > ikuspegiak eta praktikak partekatzeko talde txikietako trukaketak
• > praktika eta gogoeta tailerrak

DOBLA proiektuak Europar Batasunaren babesa eta % 65eko finantzaketalaguntza jasotzen ditu, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren (POCTEFA 2021-2027) barne.(POCTEFA 2021–2027)

AZAROAREN 27 ETA 28an

Xalbadorri kontzertu omenaldia

Azaroaren 27an ostiralarekin > 20:00

➡  Trinketa modernoan (Baiona) 

Azaroaren 28an larunbatarekin > 20:00

➡  Elizan (Urepel) 

« Euskal Herriko Rimbaud” bezala ezagutua, Fernando Aire Etxartek, Xalbador deitua, bertsolaritzaren historia betirako markatu zuen. Desagertu zenetik 50 urte pasa direla eta, Iparraldeko Orkestrak bere omenezko kontzertu berri bat eskainiko du. Philippe de Ezcurraren gidaritzapean, bertsoa, kantua eta poesia nahasiko dira, gonbidatutako kantari eta bertsolari ospetsuen ahotik, Iparraldeko pertsonaia garrantzitsu horri omenaldi hunkigarri bat eskainiko zaio.

Txartelak erreserbatu

 

AZAROAREN 29an IGANDEAREKIN

Arteen artean klase magistralak

➡  Gare du Midi (Biarritz) 

10:00>13:00

        • Dantza Klase magistrala – Kresala Konpainia Claudia Erentxun et Josu Sagardiarekin eta zuzendaritza artistikoko Idoia Ibarzabal et Faustino Aranzabalekin [12-15 urtekoentzat]

       

      • Antzerki klase magistrala – Uxue Hiriartekin [9-12 urtekoentzat]

17:00-17:00

      • Dantza Klase magistrala – Haatik konpainiako Aiert Beobide koreografoarekin [15 urte gaindikoentzat]
      • Antzerki Klase magistrala – Errenteria eta Iparraldeko Kontserbatorioaren arteko tailer partekatua 

Informazio eta izen emateak HEMEN

 

ABENDOAREN 2a ASTEAZKENAREKIN

Joseba Tapiaren Hauspoa

➡ Henri Grenet entzunaretoa (Baiona) 

18:30

Euskararen urtaroaren karietara Iparraldeko Kontserbatorioaren eta Errenteriako Herri Arte Eskolaren arteko ikasleek Joseba Tapiaren obren inguruko kontzertu bat proposatzen dizuete. Musikaste festibalaren karietara egin zen lehen kontzertu baten segida markatzen du data berri honek non aldi honetan, Errenteriako ikasleak Iparraldera gombidatuko diren.

 

 

ARTEEN-ARTEAN-2026-DEPLIANT-A5-PAGES